Isotopo erradioaktiboen erbilera medikuntzan:
Isotopoak esaten zaie protoi kopuru berbera eta neutroi kopuru desberdina duten atomoei(Z zenbakia berbera dute eta A zenbakia desberdina), hori dela eta elementu beraren isotopo ezberdinak aurki ditzakegu guztiek protoi kopuru bera izango neutroi kopuruak ezberdintzen dituelarik. Orohar isotopo bat bereizteko bere nukleoi kopuru edo masa zenbakia eskeintzen da, hau da, nukleoan dituen protoi eta neutroi kopurua.
Adibidez irudi honetan,hidrogenoaren hiru isotopo ditugu; hiru atomoek protoi eta elektroi bakarra dute, neutroietan dago ezberdintasuna.
Isotopoak esaten zaie protoi kopuru berbera eta neutroi kopuru desberdina duten atomoei(Z zenbakia berbera dute eta A zenbakia desberdina), hori dela eta elementu beraren isotopo ezberdinak aurki ditzakegu guztiek protoi kopuru bera izango neutroi kopuruak ezberdintzen dituelarik. Orohar isotopo bat bereizteko bere nukleoi kopuru edo masa zenbakia eskeintzen da, hau da, nukleoan dituen protoi eta neutroi kopurua.
Adibidez irudi honetan,hidrogenoaren hiru isotopo ditugu; hiru atomoek protoi eta elektroi bakarra dute, neutroietan dago ezberdintasuna.
Isotopo erradioaktiboak: Isotopo erradioaktiboen ezberdintasuna da, erradiaktiboak direla. Hau da, protoi eta neutroien artean balantze txar bat dagoela. Hori konpentsatzeko, nukleoak erradiazioa igorri behar du, beste isotopo erradiaktiboa bihurtuz. Isotopo erradiaktiboak medikuntzan: Tumore bat zenbateirano heldatu den jakiteko balio du, etorkizunean Alzheimerra edo beste dementziaren bat nork eduki dezakeen antzematen du, eta epilepsia eta beste psikiatria-nahasmendu ikertzen ere laguntzen du. Beste edozein energia bezalaxe, energia nuklearrak ere balio du gauzak konpondu eta eraikitzko, nahiz eta jende gehienari iruditu guztiz suntsitzailea dela, minbiziari eta zentral nuklearrei lotu-lotua dagoela. Medikuntzaren esparruan, ordea, gero eta hedatuago dago energia mota hori erabiltzeko joera (zehaztasunn handikoa baita), eta diziplina berri bat ere sortu da: medikuntza nuklearra. Gaur egun, diagnostikoak egiteko erabiltzen da gehienbat (kasuen %90), eta ez hainbeste gaixotasunen sendabide moduan. Medikuntza nuklearraren bidez, bihotza aztertu eta tratatu daiteke, giltzurruna, hesteak eta beste organo batzuk ere bai. Medikuntza Nuklearreko Zerbitzu batean jarduna horrela banatuko litzateke: %30 onkologiari lotuta dago, %20 kardiologiari, %5 neurologiari eta gainerakoa beste espezialitate batzuei. Erradiobotikak edo 'bala magikoak'Medikuntza nuklearrean, produktu bat harrarazten diote gaxioari, erradiobotika espezifiko bat, eta aztertu edo sendabidean jarri nahi den organora bideratzen dute. Botika horrek erradiazio txiki bat igortzen du, eta horrexegatik deitzen zaio erradiobotika. Erradiazio hori tresna batzuek jasotzen dute, gammakamerek; seinale elektriko bihurtzen dira gero, eta, azkenik, irudi moduan agertzen dira ordenagailuan. Era horretan aztertzen dute botika nola iritsi den ikertu nahi duten organora, nola hedatu den eta, ondotik, desagertu den edo ez. Esan liteke bala magikoak direla erradiobotika horiek: zuzen-zuzen bidaltzen dituzte tumore batera, hura aztertzeko edo sendabidean jarri eta zelula minbizi-sortzaileak deuseztatzeko. Terapia nuklear hori jada erabiltzen dute minbizi mota bati aurre egiteko, Ez-hodking linfomari, hain zuzen; gaixoa ez da ospitaleratu beharrik izaten, eta eragin txarrik ere apenas uzten dion. Botika berriei esker, asko gutxitu dira hezur metastasiak eta horiek sortzen dituzten oinazeak. Botika horiei isotopo erradiaktibo ere deitzen zaie, eta azkar samar desagertzen dira gure organismotik, ordu batzuen buruan edo, gehienez, egun baten buruan; hori dela eta, arrisku gutxikotzat jotzen dira medikuntza nuklearreko teknika horiek, bai gaixoarentzat eta bai inguruan daudenentzat. INFORMZIOA NUNDIK: https://issuu.com/nuria3934/docs/junteute http://revista.consumer.es/web/eu/20091201/salud/75316.php |