ARRAUNA: Kontxako BanderaDonostiakoKontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkokoestropada zaharrena da. 120 edizio izan ditu, eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar.
GIZONEZKOAK: Aurten gizonetan Urdaibaik irabazi du.Bermeoko traineruak bere bostgarren Kontxako Bandera eskuratu du, bigarren jardunaldian ere irabazita. 7 segundoko aldea atera dio Hondarribiari. Bostgarren Kontxa izan da Urdaibairentzat, hirugarrena jarraian. Lehen jardunaldian, Bermeokoek 1.78 segundoko aldea atera zion Hondarribiari. Gipuzkoarrak egoera iraultzen saiatu dira , baina ezinezkoa izan zaie.
EMAKUMEZKOAK:San Juanek hirugarren Kontxako Bandera eskuratu du jarraian, emozioz beteriko bigarren jardunaldia San Juan buruan zela hasi da bigarren jardunaldia, Hibaika baino 2 segundo aurretik, eta Orio 3 segundora zuela. Ziabogatik ere horrela irten dira.
ERRUGBIA: Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak (Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika), Pazifikoko uharteak eta batez ere europar lurraldeak (Ingalaterra, Irlanda, Gales, Eskozia...) nabarmenduz. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Zeelanda Berriko errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu. ALL BLACKS taldea da eta All Blacks"-ek jokatu dituzten partida guztien %75a irabazi dute.